www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004829

Zein baldintza bete behar dituzte obra-gauzatzeek (berrikuntzak edo konponketak) BEZaren tasa gutxitua aplikatu ahal izateko?



Tasa gutxitua aplikatu ahal izateko lau baldintza hauek bete behar dira:

  1. Etxebizitzetarako eraikinetan edo haien zati batean egindako obra-gauzatzeak, berritzekoak edo konpontzekoak, izatea.
  2. Hartzailea pertsona fisikoa izatea, ez jardutea enpresaburu edo profesional gisa eta obrak egingo diren etxebizitza erabilera partikularrerako erabiltzea. Era berean, hartzailea jabeen erkidegoa ere izan daiteke.
  3. Obrak erreferentzia egiten dioten etxebizitzaren eraikitze- edo birgaitze-lanak, gutxienez, obrak hasi baino bi urte lehenago amaituta izatea.
  4. Obrak egiten dituen pertsonak ez ematea materialak obra horiek gauzatzeko, edo, ematen baditu, haien kostuak ez gainditzea eragiketaren zerga-oinarriaren %40.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali