www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004828

Zer ez da jotzen da obra-gauzatzetzat BEZaren tasa gutxitua aplikatzeko ondorioetarako?



Ez dira joko obra-gauzatzetzat, BEZaren tasa gutxitua aplikatzeko eraginetarako, besteak beste, hauek:

  • Garabiak eta gainerako makineria astuna errentamenduan hartzea, langile espezialistekin, eta garraiobideak errentamenduan hartzea, gidariarekin edo gabe. Salbuespena izango da, kontratuko akordioen arabera, zerbitzuaren emaileak konpromisoa hartzea obra osorik edo zati batean gauzatzeko, haren emaitzaren ardura bere gain hartuta (ikusi CV V2658-07).
  • Instalazioetako mantentze-lanak, egitea hartzen duten kontratu motak edozein direla ere (ikusi CV V1772-11).
  • Aldian behingo mantentzea egiteko lanak igogailuetan, sarrailetan, galdaretan eta berokuntza sistemetan, garbiketan, bideo-atezainetan, telebista instalazioetan, uraren presio-igogailu ponpetan, su-itzalgailuetan, isurbideen hodietan, desinfekzioetan eta teilatuen erretenetan eraikinean, nahiz eta gaizki edo matxuratuta dauden materialak ordeztu edo konpondu (ikusi CV V1557-11).
  • Kale-plazetako bideragarritasun-, mantentze- eta zaintza-lanak, zaintze- eta mantentze-kontratu baten esparruan egindakoak, barnean hartuta bidetik gauzak kentzea, bideko akatsak konpontzea, arriskuko egoeren gaineko seinaleak jartzea, zirkulazioa seinalizatu eta erregulatzea, errepideko elementuak ikuskatzea, bideko zoruko zuloak estaltzea eta erregularizatzea, fabrika-obren konponketa txikiak egitea, isurbideak garbitzea, junturak, seinaleak, eta abar (ikusi CV V1827-11).
  • Obrako segurtasun- eta zaintza-zerbitzuak, obren zuzendaritza, proiektuen idazte-lanak, arkitektoen zerbitzuak, ingeniarienak edo segurtasuneko laguntza teknikoa obran (ikusi CV V0966-12).
  • Hondakinen kudeaketa.
  • Gauzatutako lanaren beraren zati ez diren ekipoak edo tresneria instalatzea eta hornitzea, esate baterako, obra-txabolak, babesteko elementuak eta aldamioak (ikusi CV V0325-11).
  • Instalatzeko eta muntatzeko ez diren materialez hornitzea. Hau da, besterik gabe ondasunak ematea, instalaziorik gabe.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali