www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004827

Zer jotzen da obra-gauzatzetzat BEZaren tasa gutxitua aplikatzeko eraginetarako?



Besteak beste, hauek jotzen dira obra-gauzatzetzat:

  • Iturgintzako, berokuntzako, elektrizitateko eta abarreko instalazioa, eta bai sukaldeko eta bainugelako altzarien instalazioa ere, barnean hartuta haietako bankadak edo gainaldeak, edozein materialetakoak, eta horma-armairuena (ikusi, besteak beste, V2275-11 bete beharreko kontsulta).
  • Instalatzearen eta muntatzearen helburu diren ondasunez hornitzea, hala nola ateak, leihoak, igogailuak, bainugelako ontziak, berogailuak, aire egokitua, segurtasun-tresneria, telekomunikazioetako tresneria, eta hormigoiaren edo beste material batzuen dardaraketa eta hedatzea. Hau da, ondasunak ematea + instalazioa.
  • Araztegiak, edateko uren araztegiak, eguzki-instalazio fotovoltaikoak, errepideak, burdinbideak, lorategiz hornitzeak eta abar eraikitzea.
  • Lurrak mugitzea, eraikuntzako edo lursailen urbanizazioko edozein eraikitze-lan gauzatu ahal izateko.
  • Eraikinak eraistea.
  • Errepideak eta ordainpeko autobideak eraikitzea, barnean hartuta seinale horizontalak eta bertikalak, metalezko hesiak eta uhinbikoak instalatzea, eta abar.

Kontzeptuaren barnean sartzen da, bai aurretik hondatuta dauden eraikinen zatiak konpontzea, bai gauza zahar bat beste batekin ordeztea ere, klase berekoa izanik.

Halaber, obra-gauzatzetzat hartzen dira igeltserotzako lanak eta bai argiketarien, iturginen, margolarien eta arotzen lanak ere.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali