www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004789

BBOEs: kargapean ez daudenak eta salbuetsiak



Ondoko eragiketa hauek ez daude kargapean:

  • Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, baldin eta enpresaburu edo profesional eskualdatzaileak frankizia-araubidearen onura jasotzen badu.
  • Ondasun-ematea garraioa hasi den Batasuneko estatuan ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen araubidea aplikatuz kargatu den ondasun-eskuraketak.
  • Instalatu edo muntatu behar diren ondasunen emateak, gas emateak, urruneko salmentak eta zerga berezien kargapeko emateak (inguruabar jakin batzuetan).
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian dauden subjektu pasiboek, kenkari-eskubiderik gabeko eragiketak baizik egiten ez dituzten subjektu pasiboek eta ez enpresaburu ez profesional gisa ez diharduten pertsona juridikoek egiten dituzten eskuraketak, baldin eta Batasuneko beste estatuetan aurreko urtean egindako eskuraketen zenbatekoa ez bada izan 10.000 € baino gehiago eta kargapean ez egotea hautatu ez bada.
  • Apartatu honen lehenengo paragrafoan ezarritako muga ez da aplikatuko, baldin eta Europar Batasunaren barruko urruneko ondasun-emateak establezimendua dagoen estatu kidea ez beste batetik egiten badira, osorik edo partez.
  • Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, baldin eta ondasun-ematea salbuetsita egon bada Batasuneko sorburu-estatuan ondoko hauetako batekin berdinetsi delako: itsasontzi edo aireontzien esportazioa, harreman diplomatikoak eta nazioartekoak eta OTAN.

Ondoko eragiketa hauek salbuetsita daude:

  • Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, baldin eta ondasun-ematea edo inportazioa zergaren aplikazio-lurraldean kargapean egon ez bada edo salbuetsita egon bada.
  • Hiru alderdiren arteko eragiketetan, emateak egiteko egiten diren eskuraketak.
  • Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, baldin eta eskuratzaileak sortutako zerga-zor guztia itzultzeko eskubidea badauka (egoitza ez daukatenen itzulketa-prozedura).
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali