Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004786
Tributazio-araubide orokorra da karga sorburu-lurraldean jasatea.
Oro har, Batasunaren barruan enpresaburuek, profesionalek eta pertsona juridiko gisa ez diharduten pertsona juridikoek egiten dituzten ondasun-eskuraketak Espainiako BEZaren kargapean daude eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala izanez gero.
Ezinbestekoa da ondasuna Batasuneko beste estatu batetik garraiatzea zergaren aplikazio-lurraldera; izan ere, hori gertatu ezean, eragiketa barruko ematetzat joko da egiten den estatuan.
Adibidea:
Egoitza Bizkaian daukan enpresaburu batek salgai batzuk eskuratu ditu Frantzian. Gero salgaiak beste enpresaburu bati saldu dizkio Frantziatik, Bizkaira garraiatu gabe. Nola zergapetu behar da eragiketa hori?
Frantzian kargatu behar da; izan ere, salgaiak ez dira garraiatu zergaren aplikazio-lurraldera eta, beraz, eragiketa Frantziaren barruan egindako ematea da. Frantziako BEZa aplikatu behar da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.