Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004783
Oro har, esportazioa da ondasun bat Batasunetik kanpo (Kanariak, Zeuta eta Melilla barne) bidaltzea edo garraiatzea.
Esportazioa erabateko salbuespena daukan eragiketa da; horrenbestez, esportatzaileak inolako mugarik gabe ken ditzake ondasun-eskuraketak edo zerbitzu-eskuraketak jasaten duen BEZaren kuotak.
Fakturan ez da agertu behar BEZaren kuotarik, eragiketa salbuetsita dago eta. Salbuespena frogatzeko hauxe agertu behar da fakturan: “BEZetik salbuetsita 7/1994 Foru Arauko 21. artikuluaren arabera”.
Halaber, ondasunak beste herrialde batzuetara garraiatzeko zerbitzuak ere eragiketa salbuetsiak dira, zuzenean lotuta baitaude esportazioarekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.