www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004782

Egoitza Bizkaian daukan enpresaburu batek ondasun batzuk eman dizkio egoitza EBn daukan pertsona bati. Salbuespenak araubide orokorrean: garraio ibilgailu berrien salmenta.



Garraio ibilgailu berrien salmenta

Europar Batasuneko herrialde batean saltzen bada garraio ibilgailu berria, eskuratzailea nor den gorabehera (enpresaburua edo profesionala zein norbanakoa), eragiketa BEZaren kargapean dago xede-lurraldean, baldin eta ibilgailua bertara bidaltzen bada.

Adibidea

Egoitza Bizkaian daukan enpresaburu batek turismo berri bat saldu dio Italiako norbanako bati eta ibilgailua Irungo garraio-konpainia baten bidez bidali du Italiara. Nola zergapetu behar da eragiketa?

Ibilgailuaren salmentari Italiako BEZa aplikatu behar zaio; beraz, Bizkaiko enpresaburuak BEZ gabe egin behar du faktura eta bertan datu hauek adierazi behar ditu: noiz jarri den zerbitzuan lehenengoz eta zenbateko distantzia egin duen eman arte.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali