Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004767
Urteko lehen hiru hiruhilekoetan 303 eredua aurkeztu behar du eta hiruhilekoan egindako eragiketen zenbatekoa 2. orrialdean adierazi: “Eragiketa zehatzak” atala -> 105. laukia (Batasunaren barruko ondasun-emateak).
Urtean behin 390 eredua aurkeztu behar du eta urteko eragiketa guztien zenbatekoa 2. orrialdean adierazi: “Eragiketa zehatzak” atala -> 202. laukia (Batasunaren barruko ondasun-emateak).
Batasunaren barruko eragiketaren bat egiten duen hiruhilekoetan 349 eredua aurkeztu behar du.
Adibidea:
2011ko bigarren hiruhilekoan ES B22222222 subjektu pasibo espainiarrak makina batzuk eman dizkio FR 1234567890 enpresaburu portugaldarrari; makinen balorazioa: 10.321,02 euro.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.