Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004766
Tributazio-araubide orokorra da karga xede-lurraldean jasatea.
Enpresaburu eta profesionalei, BEZaren subjektu pasiboei, egiten zaizkien ondasun-emateak xede-herrialdean kargatzen dira, hau da, ondasuna eskuratzen duenaren herrialdean, eragiketaren kalifikazioa Batasunaren barruko ondasun-eskuraketa dela. Beraz, eragiketa salbuetsia da.
Eragiketa salbuetsita egoteko ezinbestekoa da ondasuna zergaren aplikazio-lurraldetik kanpo garraiatzea; izan ere, hori gertatu ezean, eragiketa barruko ematea da eta Espainian indarrean karga-tasa aplikatu behar zaio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.