Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004762
Batasunaren barruko eragiketak egiteko BBEEn (Batasunaren barruko eragileen erregistroa) alta emanda egon behar da. Enpresaren zerga-egoitza Bizkaian egonez gero, horretarako eskaera Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztu behar zaio 036 ereduan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Zerga Agentziari bidaltzen dizkio BBEEn alta emateko eskaerak; gero hark alta ematen dio eskatzaile bakoitzari eta IFZ-BEZ esleitzen dio.
IFZ-BEZ esleitzen zaion eragilea VIES erroldan (BEZaren inguruko informazioa trukatzeko sistema) sartzen da.
BBEEn sartzen diren enpresei ez zaie jakinarazten sartu direla; beraz, beraiek egiaztatu behar dute webgunean alta emanda daudela. Erregistroan sartuz gero Batasunaren barruko eragiketak egiten has daitezke.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.