www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004761
Zer da Batasunaren barruko eragileen erregistroa (BBEE)?
Espainiako IFZ-BEZ esleituta duten pertsona eta erakundeen erregistroa. Batasunaren barruko eragiketak egiteko ezinbestekoa da BBEEn alta emanda egotea.
Hauexek egoten dira bertan:
- Batasunaren barruan Espainiako BEZaren kargapeko ondasun-emateak edo eskuraketak egiten dituzten enpresaburuak eta profesionalak.
- Batasunaren barruan inbertsioa dela eta BEZaren subjektu pasibo bihurtzen dituzten zerbitzuak eskuratzen dituzten enpresaburuak eta profesionalak, eta Batasunaren barruan, subjektu pasiboa zerbitzuaren hartzailea dela, xede-herrialdean kargatzen diren zerbitzuak egiten dituzten enpresaburuak eta profesionalak.
Espainiako Administrazioak esleitzen dituen identifikazio fiskaleko zenbakiak VIES sisteman (BEZaren inguruko informazioa trukatzeko sistema) sartzen dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli