www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004628
BEZ: araubide bereziak
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia
Enpresaburu edo profesional batek konpentsazioak ordaindu behar baditu araubide berezi honetan dagoen pertsona baten ondasunak edo zerbitzuak erostean, eragiketa horren ordainagiria egin behar du eta datu hauek adierazi (kopia eman behar dio nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza ustiapenaren titularrari):
- Seriea eta zenbakia.
- Ordainagiria eman behar duenaren izen-deiturak (edo sozietate-izen osoa), IFZ eta helbidea, eta ustiapenaren titularrarenak.
- Emandako ondasunen edo egindako zerbitzuen deskripzioa, eta eragiketak egin diren tokia eta eguna.
- Ondasunen prezioa (ez dira konputatu behar eragiketak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez gastu osagarriak, ez gehigarriak).
- Konpentsazioaren ehunekoa.
- Konpentsazioaren zenbatekoa.
- Kontraprestazioa, guztira.
- Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza ustiapenaren titularraren sinadura.
Ondasun erabilien, artelan, antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia
Araubide honetako eragiketak direla eta ondoko hauek egin behar ditu:
- Ez enpresaburu ez profesional ez den eskualdatzaileak sinatutako erosketa-agiria, faktura osoa egiteko ezarritako baldintzak beteta.
- “Ondasun erabilien araubide berezia” txertatu birsailtzaileek egiten dituzten fakturetan. Jasanarazitako BEZaren kuota ezin dute bereizita ezarri.
Bidaia-agentzien araubide berezia
Ez dute zertan ezarri bereizita jasanarazitako BEZaren kuota.
Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia
Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian dauden txikizkako merkatariek aldi berean enpresa jardueren eta jarduera profesionalen beste sektore batean badihardute, alde batetik araubide horretan dauden jardueretarako salgaien erosketen fakturak egin behar dituzte eta beste batetik gainerako jardueretarako salgaien erosketak.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli