www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004626
Faktura erraztua: edukia
Faktura erraztuen edukia:
- Zenbakia eta, behar denean, seriea. Serie bakoitzeko fakturen zenbakiak korrelatiboak izan behar dira. Faktura erraztuak serieka bereizita egin daitezke kasu hauetan:
- eragiketak establezimendu batean baino gehiagotan egiten direnean
- era askotako eragiketak egiten direnean
- Hartzaileek edo hirugarrenek eginak
- Zuzentzaileak
- urte batean faktura osoak eta faktura erraztuak eginez gero, mota bakoitzekoak serie batean bereizi behar dira
- Data (noiz egin den).
- Eragiketaren data (noiz egin den ordainketa aurreratua), faktura egin den egun bera ez bada.
- Egilearen IFZ eta izen-deiturak, edo sozietate-izena.
- Emandako ondasunen edo egindako zerbitzuen identifikazioa.
- Aplikatutako zerga-tasa eta, behar denean, “BEZ barne” esakunea (fakturako eragiketa guztiek ez badute zerga-tasa bera jasaten, bakoitzaren zerga-oinarria zehaztu behar da).
- Kontraprestazioa, guztira.
- Faktura erraztua beste bat zuzentzeko egiten bada, zuzendutakoaren erreferentzia.
- Behar den kasuetan, ondoko datuak:
- Salbuetsitako eragiketetan, arautegiaren erreferentzia edo salbuespenaren aipua.
- Esakune hau: “Hartzailearen fakturazioa”.
- Esakune hau: “Subjektu pasiboaren inbertsioa”.
- Esakune hau: “Bidaia agentzien araubide berezia”.
- Esakune hauetako bat: “Ondasun erabilien araubide berezia”, “Artelanen araubide berezia” edo “Antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia”.
- Esakune hau: “Kutxa-irizpidearen araubide berezia” (2014-4-1etik aurrera).
Eragiketaren hartzailea enpresaburua edo profesionala bada, faktura erraztua egiten duenak datu hauek ere ezarri behar ditu:
Hartzailearen IFZ eta egoitza, eta jasanarazitako kuota.
Kasu jakin batzuetan Ogasun Zuzendaritza Nagusiak datu gehiago adierazteko eskatu ahal izango du (inolaz ere ez dira izango faktura osoetan eman beharreko guztiak).
Kasu jakin batzuetan Ogasun Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ahal izango du faktura erraztuetan aurreko a), c), f), g) edo i) letretan ezartzen diren datuak ez ezartzeko, bai eta hartzailearen IFZ eta egoitza eta jasanarazitako kuota ez agertzeko ere.
Baimena jasoz gero, horren berri eman behar da.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli