www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004625

Faktura egin beharra: salbuespenak



Ondoko eragiketetan ez dago faktura egin beharrik, 2.2 artikuluko kasuetan izan ezik (faktura nahitaez egin behar den kasuak):

  1. BEZetik salbuetsita dauden eragiketak, 20.Bat artikuluko hauek izan ezik:
    • Ospitalizazioa eta osasun arreta.
    • Medikuntza eta osasunaren arloko lanbideak.
    • Odol, plasma, fluido emateak.
    • Estomatologoak, odontologoak, etab.
    • Anbulantziak.
    • Landa-lurrak ematea.
    • Lurrak ematea konpentsazio batzordeei eta horien adjudikazioak.
    • Eraikuntzen bigarren emateak eta hurrengoak.
    • Eragiketa salbuetsitako ondasun-emateak.
    • Kenkarirako eskubidea baztertuta eskuratzen diren ondasunen emateak.
    • Zergen Kudeaketarako Sailaren baimena.
  2. Baliokidetasun-errekargua ( Balio Erantsiaren gaineko Zergaren pean dauden eta salbuetsita ez dauden ondasun higiezinen emateak).
  3. BEZaren araubide erraztua (salbuespenak: aktibo finkoen eskualdaketak eta sarreren bolumenaren araberako modulua duten eragiketak).
  4. Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren baimena.
    • Eragiketa hauetan ez dago faktura egin beharrik: aseguru, berraseguru eta kapitalizazio eragiketak; eskudiruzko gordailuak; inbertsio kolektiboko erakundeen, arrisku-kapitaleko erakundeen eta antzekoen kudeaketa eta gordailua (salbuespena: Zerga aplikatzen den lurraldean edo Batasuneko beste estatu batean egiten direnak, kargapean badaude eta ez badaude salbuetsita).
    • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia (salbuespena: lotutako higiezinen salmenta).

Labur bilduta, enpresa txiki eta ertainen betebehar formalak erraztu nahi izan dira eta fakturazio-agiriak egiteko eragozpen praktikoak dauden kasuak argitu nahi izan dira.

Oharra: Salbuespen hauek guztiak Balio Erantsiaren gaineko Zergarenak dira; hala ere, kontuan eduki behar da fakturazioaren inguruko dekretuko 26. artikuluak arautzen duela jarduera ekonomikoen bitartez etekinak lortzen dituzten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek jardueran ari direla egiten dituzten eragiketak dokumentatu behar dituztela eta eragiketa bakoitzaren faktura egin behar dutela, eta kopia ere bai, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ordainketarako aplikatzen zaien araubidea gorabehera.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali