www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004605

Pertsona batek BGAE baten erreskatea eskatzen du 2025ko abenduaren amaieran, baina ez du 2026era arte kobratzen. Erreskatea edo prestazioa zein ekitalditan egotzi behar da?



Eusko Jaurlaritzaren 2010eko martxoaren 22ko Ebazpenak honakoa ezartzen du: "...prestazioen ordainketa eta erreskatearen ordainketa egiteko gehieneko epea 5 egun baliodunekoa da; epe hori egiaztatzeko dokumentazio guztia erakundean aurkeztuko denetik zenbatuko da..."

Beraz, prestazioa edo erreskatea gehieneko epe hori iraungiko den zergaldiari egotzi beharko zaio, kobratzea eskatu den ekitaldia gorabehera.

Lanaren etekinak, arau orokor gisa, hartzaileak eurak galda ditzakeen zergaldiari egozten zaizkio. Horri dagokionez, diru sarrera bat galdagarritzat jotzen da hartzekodunak zordunari zorra ordaintzeko eskatu ahal dion unean, edo, bestela esanda, zorduna bere zorra ordaintzera hertsatua izan daitekeen unean.

BGAE-ei buruzko araudiaren arabera, behin onuraduna nor zen zehaztuta, onuradun horrek kobrantza eskatu eta kobrantzarako eskubidea frogatzen zituzten agiri guztiak aurkeztu zituenetik bost egun baliodun igarotakoan.

 

Errenta hori, beraz, bost egun balioduneko gehieneko epea amaitu zen zergaldiari egotzi beharko zaio, edo prestazioa jaso zen zergaldiari, lehenagokoa bada.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali