www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004571

Zenbataspen metodo erraztua:irabazia atxikitaren kalkulua



Oro har, jarduera bati lotutako ondasunek ondarean sortzen dituzten irabaziak edo galerak kalkulatzeko haien besterentze-balioaren eta kontabilitate-balioaren arteko kenketa egingo da (bi balio horiek eguneratuta egon behar dira). Kontabilitate-balioa eskuraketa-prezioa izango da, edo ekoizpen-kostutik edo lotura-baliotik amortizazioen batura kenduta geratzen dena, bestela.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek egindako jarduerei lotutako ondare-elementuak eskualdatuta sortutako ondare-irabazien kontabilitateko balio garbia kalkulatzeko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritako moneta-zuzenketako koefizienteak aplikatu behar badira, ondoko erregela hauek hartu behar dira kontuan:

  1. Ondare-elementu bat jarduera ekonomiko bati lotzen bazaio eskuraketaren ondoren, lotura gertatu den unea hartuko da eskuraketa-unetzat gero Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritako moneta- zuzenketako koefizienteak aplikatzeko, eta kostua eskuraketa-balioa izango da.
  2. Zergadunak bere jardueraren etekin garbia amortizazioen kenkaria aplikatzeko aukerarik ematen ez duen zenbatespen metodo edo modalitate baten bidez kalkulatzen duten zergaldietan amortizazioa izan litekeenik txikiena izan dela pentsatuko da.

Ondare-aldakuntza kalkulatzeko eskuraketa-baliotik egindako amortizazioak kendu behar dira, eskuraketa gertatu zen urteari edo amortizazioa zuzkitu zen urteari dagokion koefizientea aplikatuz eguneratuta. Moneta-zuzenketako koefizienteak elementuaren gainbalioa deuseztatu arte aplikatuko dira.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali