www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004562
Jarduera ekonomiko bati ez lotutako ondare-elementuak
Jarduera ekonomiko bati lotutako ondare-elementutzat subjektu pasiboak haren xedeetarako erabiltzen dituenak baino ez dira hartuko. Ez dira lotutzat hartuko:
- Aldi berean jarduera ekonomiko baterako eta norberaren beharrizanetarako erabiltzen direnak; salbuespena: norberaren beharrizanetarako erabiltzea jarduera osagarria eta argi eta garbi garrantzirik gabekoa izatea.
- Zergadunaren titulartasunekoak izanik, berak arteztu beharreko jarduera ekonomikoaren kontabilitate edo erregistro ofizialetan agertzen ez direnak, kontrako frogarik egon ezean.
- Jardueraren xederako ondare-elementuaren zati bat bakarrik erabiltzen bada, loturak jardueran benetan erabiltzen den zatia baino ez du hartuko. Honetara, aparteko aprobetxamendurako eta gainerakoetatik independentea den aprobetxamendurako erabil daitezkeen ondare-elementuen zatiak bakarrik hartuko dira lotutzat Ondare-elementu zatiezinak ezin dira inolaz ere jarduera bati modu partzialean lotu.
- Norberaren beharrizanetarako modu osagarrian eta argi eta garbi garrantzirik gabe erabilitzat hartuko dira jarduera ekonomikoa egiteko eskuratu eta erabiltzen diren ibilgetuko ondasunak, baldin eta, lanegun edo lanorduez beste, zergadunaren beraren erabilerarako erabiltzen badira, bitartean jarduera horren erabilera geldiarazita dagoela.
1., 3. eta 4. zenbakietan xedatutakoa ez zaie aplikatuko turismo ibilgailuei eta beraien atoiei, ziklomotorrei eta motozikletei ez eta aisiarako edo ur kiroletarako itsasontziei ez aireontziei ere (Pertsona Fisika Zergari buruzko Foru Arauko 27. artikulu erregela aplikatuko zaie)
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli