Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004556
Borondatezko prozedura bat da, beste baten kontura jarduten duten langileek erabil dezaketena; gauzak horrela, prozedura horren helburua da lan etekinen gaineko atxikipenetan egoitza aldaketaren efektuak aurreratzea. Ordaintzaileek Espainiako egoiliarrak izan behar dute edo bizileku iraunkorra bertan eduki.
Prozedura hori aplikatzeko, lan erlazioan datu objektiboak daudela egiaztatu behar izango da; horrenbestez, datu horien arabera, aurreikusiko da lan erlazioaren ondorioz Espainiako lurraldean izango den egonaldia 183 egunetik gorakoa izango dela lekualdaketaren urte naturalean edo, halakorik ezean, hurrengo urtean.
Prozedura hori aplikatzeko, lan erlazioan datu objektiboak daudela egiaztatu behar izango da; horrenbestez, datu horien arabera, aurreikusiko da lan erlazioaren ondorioz beste herrialde batean izango den egonaldia 183 egunetik gorakoa izango dela lekualdaketaren urte naturalean edo, halakorik ezean, hurrengo urtean.
Prozedura horren erabilerak ez du langilea salbuesten Zerga Administrazioari egoitza fiskalaren berri eta hori egiaztatzeko betebeharretik.
Jakinarazpenak (147 edo 247.a) ikusirik eta aurkeztutako dokumentazioa azterturik, Zerga Administrazioak langileei egiaztagiri bat emango die horiek enplegatzaileari eman diezaioten; gauzak horrela, enplegatzaileak beharrezko atxikipenak egin behar izango ditu, lehenengo kasutan, PFEZri buruzko arautegiari jarraituz, eta bigarrenean EEEZri jarraituz, betiere dokumentuan zehazten den datatik aurrera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.