Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004552
Bizkaiko zergaduna denez, lurralde honetan zergak ordaindu behar ditu, eta arautegiaren arabera bi zerga-onura daude, baina bateraezinak dira:
Salbuespena atzerrian egindako lanengatik
Baldintzak:
Atzerrian emandako egunetan sortu diren ordainsariei aplikatuko zaie salbuespena, eta urtean 60.100 eurokoa izango da gehienez.
Kargatik salbuetsitako saria dagokionez: Kargatik salbuetsitako saria da atzerrian ari diren langileek Espainian jardunez gero jasoko lituzketen ordainsarien gainetik jasotzen duten diru kopurua.
Zerga-ondoreetarako atzerriko langileen gaindikinen araubidea aplikatu ahal izateko ezinbestekoa da lan-ondoreetarako lantokia aldatzea eta ondorioz langileak 9 hilabete baino luzeago udalerri berean bizi behar izatea. 9 hileko aldia etengabea izan behar da, baina zerga-ekitaldi har ditzake.
Bi onura fiskalak bateraezinak dira. Horregatik bata ala bestea hautatu behar da: salbuespen hau edo soberakinen araubidea; aukera hori aplikatu nahi den ekitaldiko autolikidazioa aurkezterakoan egin behar du adierazpen hori. Zergaldi baterako egindako aukera geroago aldatu ahal izango da, hain zuzen ere, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitu arte edo Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egin arte, behin-behineko likidazioa borondatezko epe hori amaitu aurretik gertatuz gero.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.