Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004551
Atzerrian egoitza fiskala ekitaldi barruan lortuko duen langileak bere zerga betebeharrak herrialde horretan bete behar izango ditu eta Bizkaian zergak ordainduko ditu hemen EEEZ dela-eta eskuratutako errentengatik.
Kasu honetan, lan etekinen ordaintzaileak Espainiako egoiliarrak badira edo Espainian bizileku iraunkorra badute (harik eta langile horiek atzerriko egoitza gutuna izan arte), pertsona horiei atxikipenak egiten jarraituko zaizkie Espainiako egoiliarrak balira bezala; hala eta guztiz ere, 247. modeloaren bitartez eskatu ahal izango dute atxikipenak Bizkaiko lurraldean aurrera eramandako lanarengatiko ez-egoiliar gisa egiten hasteko (normalean atzerrian egiten duten 6. hilabetetik aurrera herrialde horretako egoiliar gisa onartuak izaten dira).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.