www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004549

Atzerriko enpresa batek Bizkaiko egoiliar bat kontratatu du eta pertsona hori Alemania bizitzera lekualdatzen da; ondorioz, egoitza fiskala eskuratzen du herrialde horretan. Zelan ordainduko ditu zergak lekualdaketaren urte horretan?



Egoitza fiskala da herrialde batean edo beste batean zerga batekiko lotura ezartzen duena; hortaz, egoitza hori zehaztu beharra dago.

Kasu horretan, egoitza fiskala Alemanian eskuratu dela aintzakotzat hartuz, zergak herrialde horretan ordaindu behar izango dira. Zergaldia urte naturala da. Pertsona bat egoiliarra edo ez-egoiliarra izango da urte natural osoan, egoitza aldaketak ez baitakar zergaldiaren etenaldia.

Edozein modutan ere, gerta liteke, zergaldi berean, pertsona hori egoiliar fiskaltzat hartzea bai Bizkaian bai Alemanian, herrialde horretako barne arautegiaren aplikazioa dela eta (ez gaude gai zehatz horren jakinaren gainean). Kasu horretan bi herrialdeen arteko hitzarmenak ezarriko luke zein administraziori dagokion zerga kobratzea ekitaldi horretako egoiliar gisara.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali