www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004548

Bizkaiko egoiliar fiskal batek atzerrian zerga bat ordaindu du bertan egindako lanagatik jasotako soldata dela eta. Nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkarirako eskubidea dauka?



Hitzarmenek nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko ezartzen dutenari lotu behar izango zaio ezinbestean.

Adibidez, Bizkaiko egoiliar batek bi hilabetez lan egin du Londresen, hiriburu horretako enpresa batek ordaindutako soldata bat kobratuz.

Hitzarmenaren arabera errenta horiek zerga ezarpenen pean jarri behar badira Erresuma Batuan, Bizkaian errenta aitorpena egiten denean, Erresuma Batuan ordaindutako zerga kendu ahal izango da; hala eta guztiz ere, kasu horretan ez legoke aukerarik Espainian (zehatzago Bizkaian) ordainduko litzatekeena baino kopuru handiagoa kentzeko, baldin eta etekinak hemen eskuratu izan balira.

Alabaina, hitzarmenak jasotzen badu ordainsari horiek Espainian bakarrik jarri behar izango dira zerga ezarpenen pean, Erresuma Batuari beharrezko itzulketa eskatu behar izango zaio.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali