www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004546

Zer gertatzen da, Espainiako eta beste estatu bateko barne arauak aplikatzean, pertsona bat bi estatuetako egoiliarra denean?



Kasu hauetan, estatuek izenpetutako hitzarmenera jo behar izango da, halakorik badago. Hitzarmen mota horietan beharrezko arauak ezartzen dira pertsona bat bi estatutako egoiliarra dela saihesteko, ondorio fiskalei begira. Oro har, honako arau hauei jarraiki:

  1. Etxebizitza iraunkorra duen estatuko egoiliarra izango da. Bi estatuetan etxebizitza egoiliarra izanez gero, egoiliarra izango da erlazio pertsonal eta ekonomikorik estuenak dituen estatuan.Horrela ezin bada zehaztu, normalean bizi den estatuko egoiliarra izango da.
  2. Bietan eta, aldi berean, bakar batean bizi ez bada, nazionala den estutuko egoiliarra izango da.
  3. Bietako nazionala bada edo bakar batekoa ere ez, agintari eskudunek kasuaren inguruan ebatzi behar izango dute elkarren adostasunez.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali