saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004543

Egoitza Fiskalaren gaineko irizpide orokorrak

Zergadunak ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izango duela ulertuko da honako arau hauek aplikatuz:

  1. Zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Bizkaian egindako egun kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean egindakoa baino handiagoa denean.
  2. Zergadun batek bere interesik gehienak Bizkaian dituenean .
  3. Ohiko etxebizitza lurralde honetan dagoenean

Egonaldiaren zehaztapena

Egonaldia zehaztu ahal izateko, aldi baterako absentziak zenbatuko dira, beste herrialde bateko zerga egoitza egiaztatu ezean. Aintzakotzat hartu beharra dago zergaldia urte naturalarekin bat datorrela; gauzak horrela, nahikoa da zergaduna urte erdia baino gehiago lurralde horretan igarotzea PFEZren ondorioetarako zerga egoiliarra izateko.

Ez da beharrezkoa egonaldia jarraitua izatea; horrela bada, ondorio hauetarako, edozein egonaldi zenbatuko da, haren iraupena gorabehera.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali