Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004543
Zergadunak ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izango duela ulertuko da honako arau hauek aplikatuz:
Egonaldiaren zehaztapena
Egonaldia zehaztu ahal izateko, aldi baterako absentziak zenbatuko dira, beste herrialde bateko zerga egoitza egiaztatu ezean. Aintzakotzat hartu beharra dago zergaldia urte naturalarekin bat datorrela; gauzak horrela, nahikoa da zergaduna urte erdia baino gehiago lurralde horretan igarotzea PFEZren ondorioetarako zerga egoiliarra izateko.
Ez da beharrezkoa egonaldia jarraitua izatea; horrela bada, ondorio hauetarako, edozein egonaldi zenbatuko da, haren iraupena gorabehera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.