www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004529

Bizkaiko egoiliar fiskala den zergadunak, besteak beste, Alemaniako pentsio bat kobratzen duena bertan lan egin duelako. Pentsio horrek zelan ordaintzen ditu zergak?



Atzerritik datorren errenta denez, kontuan hartu beharko da Espainiak eta errenta horren jatorrizko herrialdeak zergapetze bikoitzari buruz sinatutako nazioarteko hitzarmenik dagoen ala ez.

Zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmena duen herrialde batetik datorren pentsioa

Bizkaiko egoiliarra denez gero, Lurralde Historiko honetan ordainduko ditu zergak bere errenta mundialarengatik; hala eta guztiz ere, atzerritik datorren errenta bat den aldetik, horrek ez dio kalterik egingo Espainiaren eta errenta horren jatorrizko herrialdearen artean ezarpen bikoitz horren gainean izenpetutako nazioarteko hitzarmenak ezarritakoa kontuan hartu beharrari.

Hitzarmenek errenta tipo batzuk zerrendatzen dituzte eta, bakoitzari dagokionez, estatu sinatzaile bakoitzaren zerga ahalmenak ezartzen dituzte:

  1. kasu batzuetan zergadunaren egoitza herrialdearen ahalmen esklusiboa da,
  2. beste batzuetan errentaren jatorrizko herrialdearen ahalmen esklusiboa da, eta,
  3. azkenik, beste zenbaitetan bi herrialdeen ahalmen partekatua da, eta biek errenta bera zama dezakete, baina zergadunaren egoitza herrialdeak beharrezko neurriak ezarri behar izango ditu ezarpen bikoitza saihesteko.
Zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenik EZ duen herrialde batetik datorren pentsioa

Pentsioa jatorrizko herrialdean ere kargatzen bada, zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) 13/2013 Foru Arauan aurreikusitako nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria aplikatu ahal izango du.

Oro har, eta atzerriko herrialdearekiko zergapetze bikoitzari buruzko hitzarmenean xedatutakoari kalterik egin gabe, sektore pribatuko pentsioak, sektore pribatuko lanetik eratorritakoak barne, bizileku-estatuan bakarrik kargatu ahal izango dira.

Beraz, pentsio horrek Bizkaian tributatuko du lan-etekin gisa, baldin eta zergadunak Bizkaiko araudiaren arabera aitortzeko betebeharra badu.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali