www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004528

Karaktereak mugatzea OHZ eta EJZren ordainagirietan



Bankuko transferentzia eta helbideratzeetarako formatu estandarizatuak ezartzen dituen Europako direktiba baten ondorioz, finantza-erakundeek orain mugatuta daukate etxeetan bidaltzen dituzten ohiko ordainagirien karaktereen kopurua.

Ondorioz, orain arte OHZ eta EJZ zergak direla-eta bidali izan diren ordainagiriek ezin izango dituzte jaso datu hauek: zerga-oinarria, mota eta zerga-kuota; izan ere, gehienez ere 140 karaktere izan ahal izango dituzte.

Muga horren ondorioak gainditzeko, urriaren 10etik aurrera, erabilgarri dago aplikazio bat www.bizkaia.eus web-orrialdeko OHZ eta EJZren atalean; hari esker, ordainagirien datu guztiak kontsultatu eta inprimatu ahal izango dira.

Informazio hori eskuratzeko, egindako zordunketa dela-eta banku-erakundeek bidaltzen dituzten ordainagirietako datuak sartu behar dira; hain zuzen, honako hauek:

  • Ordainagiriaren erreferentzia.
  • Ondasun higiezinari dagokion zenbaki finkoa.
  • Sarbiderako ematen den segurtasun-kodea.

Orri honetan aurki dezakezu eurotan ordaintzeko sistema berriari buruzko argibide gehiago: http://www.sepaesp.es/sepa/es/faqs/sepa/


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali