www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004522

Murrizgarria da gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak aseguratuak baldin bada erretiro egoeran? Eta aseguratua aurreratutako erretiroa ala partziala(errelebo-kontratua)egoeran badago?



Ezin izango da murrizketarik aplikatu erretiroaren ondoko lehenengo ekitalditik aurrera.

2020an erretiratuz gero, zerga-oinarrian murrizketa aplikatu daiteke 2020an BGAE batera egindako ekarpenengatik. Aldiz, 2020etik aurrera ezin izango da aplikatu.

Hau ez zaie aplikatuko 2009 – 2013 arteko ekitaldietatik murrizteko geratzen diren kopuruei

Horri dagokionez, aurreratutako , malgutako eta aktibotako erretiroa erretirotzat hartuko dira.

Hala ere, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratu batek erretiro malgu, aktibo edo partzialari (errelebo-kontratuari) heltzen badio, zerga-oinarritik kendu daitezke erretiro osorako egindako ekarpenak eta kontribuzioak.

Ekitaldi berean gizarte aurreikuspeneko sistemetan borondatezko bajagatik edo erretiro prestazioagatik, kapital gisa, eta ekarpenak egin baldin badira, murrizketa mugatuko da ekitaldian egin diren eta ekitaldi horretako zerga-oinarrian hain zuzen integratu diren ekarpenen zenbatekora.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali