Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004502
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/1/1
Ez. Zergadunek ezin dute baterako tributazioa hautatu legezko bananketa gertatu edo epai bidez bien artean inolako loturarik ez dagoela adierazi ondoren, ezta elkarrekin bizitzen segitu arren ere.
Gainera, familia-unitatea izango da gurasoak, adoptatzaileak edo harreragileak eta ekonomikoki haren mende esklusiboki dauden pertsona guztiek osatzen dutena eta Kontrako frogarik ezean, bi gurasoek, adoptatzaileek edo harreragileek seme-alabak, harreran hartutakoak edo adoptatuak mantentzen laguntzen dutela ulertuko da.
13/2013 Foru Araua, 97.1 artikulua. (629 KB)
13/2013 Foru Araua, 98.1 d) artikulua
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.