Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004500
Ondoko hauek utz daitezke hurrengo urterako: inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik aplikatu daitekeen kenkaria (88. artikulua) eta enpresa sortu berrietan inbertitzeagatik aplikatu daitekeen kenkaria (90. artikulua).
88. artikuluko kenkaria dela eta, ondoz ondoko hurrengo 30 urteetan amaitzen diren zergaldietako aitorpenetan aplikatu daiteke.
90. artikuluko kenkaria dela eta, ondoz ondoko hurrengo 5 urteetan amaitzen diren zergaldietako aitorpenetan aplikatu daiteke.
13/2013 Foru Araua, 88. eta 90. artikulua.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.