Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004497
65 urtetik gorako pertsonek ohiko etxebizitza kostu bidez eskualdatuz gero, irabaziak salbuetsita daude 400.000 €-ko mugarekin (eskualdaketa bat).
Eskualdaketa mendekotasun larrian edo handian dagoen pertsona batek eginez gero, salbuespenak ez dauka mugarik eta ez zaio aplikatzen eskualdaketa bati bakarrik.
Nolanahi ere, eskualdaketa salbuetsita egongo bada, kostu bidezkoa izan behar da.
13/2013 Foru Araua, 42. artikulua.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.