www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004492

Jarduera ekonomiko batean hasi berri naiz; hori dela eta aplikatu dezaket murrizketarik etekin garbia kalkulatzean?



Jarduera ekonomiko berrien etekin garbi positiboei %10eko murrizketa aplikatu ahal zaie etekin garbi positiboa dagoen lehen zergaldian eta hurrengoan, baina horretarako ezinbestekoa da jarduerari ekin eta ondoko bost urteetan gertatzea lehenengoz etekin garbi positiboko zergaldia.

Hala ere, ondoko kasuan ezin aplikatu izango da murrizketa hau: zergaldian jarduera ekonomikoaren bidez lortutako sarreren %50 baino gehiago zergadunak jarduerari ekin aurreko urtean lanaren etekinak ordaindu dizkion pertsona edo erakunde batenak direnean.

13/2013 Foru Araua, 25.5 artikulua.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali