www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004488

8 urtean sortutako lanaren etekinak jaso ditut, 500.000€. Badaukat zerga-oinarrian %50 integratzerik?



2014/01/01etik aurrera 300.000 €-ko muga egongo da bi urte baino luzeagoan sortutako edo modu nabarmen irregularrean lortutzat jotako etekinei %100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatzeko.

Kasu honetan etekinak bost urte baino aldi luzeagoan sortu dira eta, beraz, lehen 300.000 €-ei %50eko integrazio-ehunekoa aplikatu behar zaie eta gainerako zenbatekoa osorik (%100) integratu behar da

Oharra: Etekinak, 2014/1/1 baino lehen sortu arren, zatika jaso badira, PFEZi buruzko 6/2006 Foru Araua aplikatu behar da eta, beraz, ez dago ezelako mugarik.

13/2013 Foru Araua, 19.2 art. eta 20. xed. irag.

2019/01/1etik aurrera mugarik ez dago indarrean denboran nabarmen irregularrean jaso moduan ( FD 47/2014 14.f izan ezik).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali