Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004408
Ohiko etxebizitza alokatzeagatik zergaldian zehar ordaintzen diren kopuruengatik kenkari bat aplikatu ahal izango da. Era berean, kenkaria aplikatu ahal izango da logela bat modu berean alokatzeagatik. Bietan, titular errentaria izan behar da (alokairu-kontratuan errentari gisa jasota).
Kantitateen gainean aplikatu beharreko ehunekoak eta aplikatu beharreko kenkariaren mugak honako hauek dira:
Kenkaria kalkulatzeko: alokairua dela eta ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera
Epailearen erabakiz, soilik zergadunari ezarri bazaio familia-etxebizitzaren alokairua ordaintzeko betebeharra, hark eskubidea izango du autolikidazioan egiteko artikulu honetan aipatzen den kenkaria.
Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da, bakoitzari dagokion proportzioan
Epailearen erabakiz familia-etxebizitza ordaintzeaz gainera, zure ohiko etxebizitza ere ordaintzen baduzu, biengatik egin daiteke kenkaria, dagokion ehuneko eta mugarekin (familia-ugaria edo 30 urtetik beherakoa den kontuan hartuta
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.