www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004408

Kenkariaren muga ohiko etxebizitza alokairuagatik. Aldatzen al da muga epailearen erabakiz bada?



Ohiko etxebizitza alokatzeagatik zergaldian zehar ordaintzen diren kopuruengatik kenkari bat aplikatu ahal izango da. Era berean, kenkaria aplikatu ahal izango da logela bat modu berean alokatzeagatik. Bietan, titular errentaria izan behar da (alokairu-kontratuan errentari gisa jasota).

Kantitateen gainean aplikatu beharreko ehunekoak eta aplikatu beharreko kenkariaren mugak honako hauek dira:

  • Orokorra: % 20, eta urtean 1.600 euroko muga.
  • Familia ugariko zergadun titularra: % 25, eta urtean 2.000 euroko muga.
  • Zergadunak < 30 urte 12/31n: % 30, eta urtean 2.400 euroko muga.

Kenkaria kalkulatzeko: alokairua dela eta ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera

Epailearen erabakiz, soilik zergadunari ezarri bazaio familia-etxebizitzaren alokairua ordaintzeko betebeharra, hark eskubidea izango du autolikidazioan egiteko artikulu honetan aipatzen den kenkaria.

Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da, bakoitzari dagokion proportzioan

Epailearen erabakiz familia-etxebizitza ordaintzeaz gainera, zure ohiko etxebizitza ere ordaintzen baduzu, biengatik egin daiteke kenkaria, dagokion ehuneko eta mugarekin (familia-ugaria edo 30 urtetik beherakoa den kontuan hartuta

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali