www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004408

Kenkariaren muga ohiko etxebizitza alokairuagatik. Aldatzen al da muga epailearen erabakiz bada?



Ohiko etxebizitza alokatzeagatik zergaldian zehar ordaintzen diren kopuruengatik kenkari bat aplikatu ahal izango da. Era berean, kenkaria aplikatu ahal izango da logela bat modu berean alokatzeagatik. Bietan, titular errentaria izan behar da (alokairu-kontratuan errentari gisa jasota).

Kantitateen gainean aplikatu beharreko ehunekoak eta aplikatu beharreko kenkariaren mugak honako hauek dira:

  • Orokorra: % 20, eta urtean 1.600 euroko muga.
  • Honako hauek zergaldian ordaindutako zenbatekoen ehuneko 35eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 2.800 euroko mugarekin (*):
    • Familia ugariaren titular diren zergadunek.
    • 13/2013 Foru-arau honen 98.1 artikuluko B) eta C) letretan aipatutako familia-unitateko kide diren zergadunek (guraso bakarrekoak eta genero-indarkeria).
    • 36 urtetik beherako zergadunek.
    • %65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua edo mendekotasun-graduren bat aitortuta daukaten zergadunek.

Kenkaria kalkulatzeko: alokairua dela eta ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera

Epailearen erabakiz, soilik zergadunari ezarri bazaio familia-etxebizitzaren alokairua ordaintzeko betebeharra, hark eskubidea izango du autolikidazioan egiteko artikulu honetan aipatzen den kenkaria.

Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da, bakoitzari dagokion proportzioan

Epailearen erabakiz familia-etxebizitza ordaintzeaz gainera, zure ohiko etxebizitza ere ordaintzen baduzu, biengatik egin daiteke kenkaria, dagokion ehuneko eta mugarekin (familia-ugaria edo 36 urtetik beherakoa den kontuan hartuta)

(*) 2024/12/31ra arte, % 20ko kenketa orokorraz gain (1.600 €-ko muga), 30 urtetik beherakoentzako kenkariak ( % 30 eta 2.400 €-ko muga) eta familia ugariena ( % 25, 2.000 €-ko mugarekin) zeuden.

 

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali