www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004405

Nola osatzen dira sukaldaritza eta ostalaritzaren zerbitzuetan harreman publiko, bidaia eta joan-etorriengatik ken ezin daitezkeen gastuak?



31.2.a artikuluarekin bat, kontzeptu honengatik bakarrik kontabilizatutako gastuen %50 ken daiteke eta muga eragiketa-bolumenaren %5 da. Beraz, sukaldaritza eta ostalaritzaren zerbitzuetan harreman publiko, bidaia eta joan-etorriengatik kontabilizatutako gastuen zenbatekoa izendatu beharko da. Era berean, beharrezkoa da erakundearen eragiketen bolumena "Eragiketen bolumena eta tributazio-ehunekoa" atalean jasota egotea, zergaren "Likidazioaren" "Sartu edo itzuli beharreko emaitza" pantailan, zenbateko horren % 5 aplikatzean emaitza zuzena izan dadin.

Gastu ez-kengarri horiek aldez aurretik eragiketen bolumena adierazi gabe bete nahi badira, pantaila horretako "Eragiketen bolumenaren % 5eko gehieneko muga bateratua" partidan esteka bat izango dute (3 puntu gorri eskuinean) eragiketa-bolumenaren zenbatekoa sartzeko pantailara joateko.

Eragiketen bolumenaren pantaila horretan, zerga-ordainketa Bizkaian edo beste lurralde batzuekin batera % 100ekoa den ere bete behar da.

 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali