Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004398
Urterokoak onartuko dira, baldin eta ordainketa esklusiboa egiten bada eta horiek babesten dituen erabaki judizial bat badago. Epailearen erabakiak hitzarmena berresten badu, hitzarmenaren datatik aurrera onartuko da.
Epaileen erabakiz seme-alaben mantenurako urtekoa ordaintzen duten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen %15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Ondorengoen ziozko kenkariari dagokion zenbatekoaren %30ekoa seme-alaba bakoitzeko.
Adibidez: Bi seme-alabak dauzkat eta epailaren erabakiz 5.000€ ordaintzen dut: 15%5.000=750€
Hortaz, 2025eko ekitaldian, hauexen arteko txikiena izango da kendu ahal den diru-kopurua:
%15 x 5.000= 750 €
Beraz, 448,50€ kendu ahal izango ditu.
Zein mugarekin dira kengarriak epaileak erabakita seme-alabei ordaindutako urtekoak?
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.