Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004398
Epaileen erabakiz seme-alaben mantenurako urtekoa ordaintzen duten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen %15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Ondorengoen ziozko kenkariari dagokion zenbatekoaren %30ekoa seme-alaba bakoitzeko.
Adibidez: Bi seme-alabak dauzkat eta epailaren erabakiz 5.000€ ordaintzen dut: 15%5.000=750€
Hortaz, 2022eko ekitaldian, hauexen arteko txikiena izango da kendu ahal den diru-kopurua:
%15 x 5.000= 750 €
Lehen seme-alaba: 191,40€ =(638ren %30)
Bigarren seme-alaba:237€ (790ren %30)
191,40+237=428,40€
Beraz, 428,40€ kendu ahal izango ditu.
Zein mugarekin dira kengarriak epaileak erabakita seme-alabei ordaindutako urtekoak?
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.