www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004397

Aplikatu dezakete ondorengoen kenkaria gurasoak ez diren ahaideek?



Bai, baina zuzeneko ahaideek baino ez dute sortzen kenkaria; albo-ahaideek ez. Gainera, ezinbestekoa da lotura hauetako bat egotea: odol-ahaidetasuna, adopzioaren ondoriozko ahaidetasuna, tutoretza edo harrera. Familia kenkariak aplikatzeko ezinbestekoa da zergaduna odol-ahaideekin bizitzea. Gradu desberdinetako aurrekoekin bizi bada, hurbilenekoaren kenkaria soilik aplikatu dezake.

Adibidea

Ondorengo batek ez du errentarik jaso, eta urtean zehar gurasoekin, osaba-izekoekin eta aitona-amonekin bizi izan da. Nork aplika dezake ondorengoaren ziozko kenkaria?

Gurasoen PFEZren aitorpenean ondorengo ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea izango da soilik, guraso bakoitzak %50ean banako zerga-ordainketa egiten bada. Baina horietako batek ere ez badu lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik (salbuetsitako errentak alde batera utzita), aitona-amonek egin lezakete kenkaria.

Inola ere ez dute osaba-izekoek ondorengoen ziozko kenkaria aplikatuko, kenkaria izateko eskubidea ematen duen ahaidetasuna zuzenekoa baita, ez alboko ahaidetasuna.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali