www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004394

Zelan kalkulatu behar da ondare irabaziak eta galerak burtsan kotizatzen ez duten akzioen salmentan?eta kotizatzen badute?



Irabazia / Galera: Eskualdaketa balioa – Eskuraketa balioa

Kotizatzen duten akzioak
  • Eskuraketa-balioa:
    • (+) Eskuraketaren zenbateko erreala (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako balioa).
    • (+) Eskuraketari datxezkion gastuak eta tributuak (interesak izan ezik), eskuratzaileak ordaindutakoak.
    • (-) 2012ko urtarrilaren 1aren aurretik eskualdatutako harpidetza-eskubideengatik lortutako zenbatekoa kengarria izango da, salbu eta eskualdaketa horietan lortutako zenbatekoa eskualdatzailearen ondare-irabazitzat hartu bazen eskualdaketa egin zen zer-galdian.
    • (-) Kapitala murriztearen ondoriozko ekarpenak itzultzeagatik jasotako zenbatekoa, jatorriko akzioen eskuraketa-balio zero bihurtu arte.
    • (-) Akzioak jaulkitzearen ziozko prima banatzea, jatorriko akzioen eskuraketa-balioa zero bihurtu arte.
  • Eskualdaketa balioa:
    • (+) Eskualdaketaren zenbateko erreala (kotizazioa merkatuan, edo prezio itundua, handiagoa bada).
    • (-) Eskualdaketaren berezko gastuak eta zergak (interesak izan ezik).
Kotizatzen ez duten akzioak
  • Eskuraketa-balioa:
    • (+) Eskuraketaren zenbateko erreala (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako balioa).
    • (+) Eskuraketari datxezkion gastuak eta tributuak (interesak izan ezik), eskuratzaileak ordaindutakoak.
    • (-) Kapitala murriztearen ondoriozko ekarpenak itzultzeagatik jasotako zenbatekoa, jatorriko akzioen eskuraketa-balioa zero bihurtu arte.
    • (-) Akzioak jaulkitzearen ziozko prima banatzea, jatorriko akzioen eskuraketa-balioa zero bihurtu arte.
  • Eskualdaketa balioa:
    • Ordaindutako zenbatekoa alderdi independenteek merkatuko baldintza arruntetan hitzartuko luketenari dagokiola frogatu ezean, eskualdaketa-balioa ezin da izan bi hauetako handiena baino gutxiago:
    • Zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azken ekitaldiko balantzearen emaitzako kopuru teorikoa.

      Balio teorikoa = Sozietatearen Ondare Garbia (Aktiboa – Pasibo Galdagarria) / Akzioen kopurua.

    • Zergaren sortzapen-datan itxitako sozietatearen 3 ekitaldietako emaitzen batez bestekoaren %20ko kapitalizazioa + banaturiko dibidenduak + erreserbetarako esleipenak, balantzeak erregularizatu edo eguneratzekoak izan ezik.

Burtsan kotizatzen ez duten balioen eskualdaketaren gutxieneko balioa %20ko tasaren kapitalizazioaren bidez kalkulatzeko, Zergaren sortzapen-data baino lehenago itxitako hiru sozietate ekitaldien emaitzen batez bestekoa hartuko da (etekinak eta galerak). Ondorio horretarako, banaturiko dibidenduak eta erreserbetarako diru-kopuruak zenbatuko dira etekintzat, balantzeak erregularizatu edo eguneratzekoak alde batera utzita.

Alabaina, sozietateak urtebete besterik ez badarama martxan, ekitaldi honetako emaitza baino ez da kontuan hartuko.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali