saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004389

Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkariari buruzko kontzeptuak



Etxebizitza eskuratzearen balioa erosketaren eskritura publikoetan idatziz jasotako balioa izango da, eta horri gehituko zaizkio erosketa-operazio horri dagozkion notarioaren gastuak, eskuraketan ordaindutako zergak (BEZ, OEZ eta EJDZ), etxebizitza erregistratzearen gastuak eta eskuraketak eragiten dituen gainerako gastuak (baita etxebizitza finantzazioak eragiten dituen gastuak ere) eta kendu behar da jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira PFEZren erregulatzailearen arabera).

Finantzak eragiten dituen gastuak, hau da, maileguarekin lotutakoak (irekitzeagatiko komisioa, tasazioa etab.) 2007tik aurrera kenkariak dira etxebizitza eskuraketa gisa. Aldiz ez dira kenkariak izango bankuak mailegua itzultzeko kuotak ordaintzerakoan atzeratzeagatik kobratzen dizkigun atzerapen-interesak.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali