www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004388
Nolakoa izan behar da etxebizitza ohiko etxebizitzan egiten diren inbertsioengatik kenkaria aplikatu ahal izateko?
- Etxebizitza bat zergadunaren ohiko egoitza izan dadin, benetan eta modu iraunkorrean bizi behar da bertan etxebizitza eskuratu edo obrak amaitzen direnetik hamabi hilabete pasatu baino lehen. Epe hau sei ilabetez luzatuko da, baldin eta epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.
- Zergaduna gutxienez hiru urtez jarraian bizi behar da etxebizitzan.
- Epealdi horiek salbuespenak dauzkate kasu jakin batzuetan, hain zuzen ere nahitaez beste etxebizitza batera joan behar denean edo hura okupatzerik ez dagoenean.
- Familia unitate batek ohiko etxebizitza bat bakarrik eduki dezake. Beraz, familia unitateko kideen artean etxebizitza bat baino gehiago badauzkate, bat bakarrik izango da ohiko etxebizitza, hain zuzen ere familia unitatearen bizitzaren eta harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen gune nagusia dena.
- Kenkaria aplikatzeko, etxebizitzaren jabetza osoa eduki behar da.
Ondokoak ohiko etxebizitzaren eskuraketatzat hartuko dira (beraz, kenkaria sortzen dute): etxebizitza handitzea; etxebizitza eraikitzea; azalera-eskubidea eskuratzea; desgaituen oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak eta instalazioak: ohiko etxebizitza birgaitzeko obrak edo jabetzako lokal bat etxebizitza izateko birgaitzeko obrak, baldin eta administrazio publiko eskudunak jarduketa babestutzat edo babesgarritzat jotzen baditu.
Ondokoak ez dira hartuko etxebizitzaren eskuraketatzat: etxebizitza artatzeko, konpontzeko edo hobetzeko egiten diren gastuak; garaje plazak, lorategiak, parkeak, igerilekuak, instalazioak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitzako osagai ez diren elementuak eskuratzea, etxebizitzarekin batera erregistro finka bakarra osatzen dutenean izan ezik.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli