www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004374

Ondare-galerak ondare-irabaziekin konpentsatu daitezke inolako mugarik gabe?



Ez. Aurrezki-oinarriaren ondare-irabaziak eta -galerak bakarrik euren artean konpentsatu daitezke. Emaitza negatiboa bada, irabazi- eta galera-mota horren saldo positiboarekin hurrengo lau urteetan konpentsatzeko geratuko da.

Era berean, aurrezki-oinarriaren kapital higigarriaren etekinak bakarrik euren artean konpentsatuko dira, eta emaitza negatiboa izanez gero, zenbatekoa etekin-mota bereko saldo positiboarekin konpentsatu ahal izango da hurrengo lau urteetan.

Baina saldo negatiboa oinarri orokorreko ondare-galeren ondorioz gertatu bada, haren zenbatekoa honela konpentsatuko da: lehenbizi, zergaldi bereko oinarri orokorreko etekin positiboen baturaren saldo positiboarekin (gehienez saldo horren %10a); gainerakoa hurrengo lau urteetako mota bereko irabazi eta galeren arteko saldo positiboarekin.

Salbuespen gisa, 2022/01/01etik aurrera, mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertainetan, enpresa sortu berri edo berritzaileetan egindako inbertsioagatiko kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duten enpresa-partaidetzak edo akzioak saltzeagatiko galerak, hartzekodunen konkurtso batetik edo entitatea likidatzeko beste kasu batzuetatik badator, aurrezkiaren oinarriko irabazi eta etekinekin konpentsatu ondoren saldo negatiboa ematen jarraitzen badute, horien zenbatekoa zerga-aldi berean lortutako oinarri orokorreko etekinen baturatik ateratzen den saldo positiboarekin konpentsatu ahal izango da, saldo positibo horren %25eko mugarekin. Konpentsazio horien ondoren ondare-galerari dagokion saldo negatiboren bat geratzen bada, zenbateko hori hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aipatutako hurrenkera berari jarraituz.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali