Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004371
Truke egiten denean kapital higigarriaren kapital-etekina sortzen da; ez zaio aplikatu behar atxikipenik. Lehentasuneko partaidetzek edo obligazioek sortutako korrituak kapital higigarriaren etekinak dira eta atxikipenak aplikatu behar zaizkie.
Pertsona batek La Caixaren lehentasuneko partaidetza batzuk eskuratu zituen 2004. urtean; 10.000 € ordaindu zituen . 2012an obligazio bihurgarri batzuengatik trukatu zituen; obligazioen balorazioa 8.000 € zen. Trukea egin arte partaidetzek sortutako korrituak 120 € izan ziren eta obligazioek sortuak 80 €.
Trukeak sortutako kopuruak zein korrituak kapital higigarriaren etekinak dira: -2.000 + 120 + 80 = -1.800 €. Trukeari ez zaio aplikatu behar atxikipenik; korrituei, aldiz, bai.
Pertsona batek lehentasuneko partaidetza batzuk eskuratu zituen 2006. urtean; 20.000 € ordaindu zituen. 2012an akzioengatik trukatu zituen; akzioen balorazioa 22.000 € zen. Trukea egin arte partaidetzek sortutako korrituak 120 € izan ziren. Gero, 2012an, akzioak saldu zituen 19.000 €-tan.
Partaidetzen trukeak sortutako kopurua eta haien korrituak kapital higigarriaren etekinak dira: 2.000 + 120 € = 2.120 €.
Akzioen salmentak ondare-galera ekarri du: 3.000 € (eskur.-balioa: 22.000 €; best.-balioa: 19.000 €).
Galera hori ezin da konpentsatu kapital higigarriaren etekin positiboarekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.