Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004346
Zergaldian zehar ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen %20ko kenkaria egin dezakete, eta urtean 1.600 euro gehienez.
Honako hauek zergaldian ordaindutako zenbatekoen ehuneko 35eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 2.800 euroko mugarekin (*):
Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen erosketarako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 36 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, aurreko lerroaldean ezarritako portzentajea (%23) eta muga (1.955) aplikatuko dira.
(*) 2024/12/31ra arte, % 20ko kenketa orokorraz gain (1.600 €-ko muga), 30 urtetik beherakoentzako kenkariak ( % 30 eta 2.400 €-ko muga) eta familia ugariena ( % 25, 2.000 €-ko mugarekin) zeuden.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.