Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004346
Zergaldian zehar ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen %20ko kenkaria egin dezakete, eta urtean 1.600 euro gehienez.
Dena den, familia ugariaren titularrak badira, aurreko lerroaldean jasotako kenkaria %25ekoa izango da, eta urtean 2.000 euro gehienez. Zergadunak 30 urtetik beherakoak badira jasotako kenkaria %30koa izango da, eta urtean 2.400 euro gehienez.
Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, aurreko lerroaldean ezarritako portzentajea (%30) eta muga (2.400) aplikatuko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.