www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004345
Nola zergatzen dute Kapital higiezinaren etekinak, etxebizitzen bidez lortzen ez direnak (Negozio lokalak ,lonjak, lokalak,Garajea, ganbara...)
Etekin garbia kalkulatu beharko da jasotako alokairuaren guztizkoagatik, Zerga-oinarri orokorrean ordaintzen duten kapital higiezinaren etekinen arauak aplikatuz.
Sarrerak
Higiezinen kapitalaren sarreretan ondoko kopuruak sartu behar dira: batetik, errentariak jasotzen duen errenta eta, bestetik, higiezinaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak. Ekitaldian kobratuak soilik.
Gastuak
- Etekinen iturburu diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen korrituak, eta finantzaketako gainerako gastuak.
- Estatuarenak ez diren zergak eta errekarguak,
- Hirugarrenek, zuzeneko nahiz zeharkako kontraprestazio gisa, edo norberaren zerbitzuen ondorioz, sortzen dituzten diru kopuruak, hala nola, administrazio, jagoletza, atezaintzakoak zein antzekoak.
- Errentamendua, azpierrentamendua edo eskubideen lagapena edo eraketa formalizatzeko egiten diren gastuak, eta ondasunen, eskubideen edo etekinen inguruko defentsa juridikoak eragiten dituenak.
- Artapen eta konponketa gastuak.
- Aseguru kontratuen primak.
- Zerbitzu edo horniduretan gastatutako kopuruak.
- Amortizazioetarako erabiltzen diren kopuruak.
Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli