www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004345

Nola zergatzen dute Kapital higiezinaren etekinak, etxebizitzen bidez lortzen ez direnak (Negozio lokalak ,lonjak, lokalak,Garajea, ganbara...)



Etekin garbia kalkulatu beharko da jasotako alokairuaren guztizkoagatik, Zerga-oinarri orokorrean ordaintzen duten kapital higiezinaren etekinen arauak aplikatuz.

Sarrerak

Higiezinen kapitalaren sarreretan ondoko kopuruak sartu behar dira: batetik, errentariak jasotzen duen errenta eta, bestetik, higiezinaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak. Ekitaldian kobratuak soilik.

Gastuak
  1. Etekinen iturburu diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen korrituak, eta finantzaketako gainerako gastuak.
  2. Estatuarenak ez diren zergak eta errekarguak,
  3. Hirugarrenek, zuzeneko nahiz zeharkako kontraprestazio gisa, edo norberaren zerbitzuen ondorioz, sortzen dituzten diru kopuruak, hala nola, administrazio, jagoletza, atezaintzakoak zein antzekoak.
  4. Errentamendua, azpierrentamendua edo eskubideen lagapena edo eraketa formalizatzeko egiten diren gastuak, eta ondasunen, eskubideen edo etekinen inguruko defentsa juridikoak eragiten dituenak.
  5. Artapen eta konponketa gastuak.
  6. Aseguru kontratuen primak.
  7. Zerbitzu edo horniduretan gastatutako kopuruak.
  8. Amortizazioetarako erabiltzen diren kopuruak.

Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali