saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004344

Nola zergatzen dute etxebizitzetatik datozen higiezinen kapitalek?

Etekinak etxebizitzaren arrendamentuagatik higiezinen kapitaltzat joko dira eta aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko dira.

Soilik etxebizitzetatik datozen higiezinen kapitaltzat joko dira Hiri Errentamenduei buruzko Legeko 2. artikuluan zehaztutako kontratuen ondoriozkoak. Hauxe ezarri da artikulu horretan:

  1. “Etxebizitzaren errentamendua da eraikuntza bizigai bat errentan hartzea, xede nagusia errentariaren bizileku iraunkorra izatea dela.
  2. Etxebizitzen errentamenduari buruzko arauak aplikatuko zaizkie finkarekin batera errentatzen diren altzariei, trastelekuei, garaje-plazei eta gainerako lokal, barrunbe eta zerbitzu guztiei”.

Hortaz, etxebizitzaren errentamenduak etxebizitzaren eranskinak barne dituela ulertzen da, betiere etxebizitzarekin batera lagatzen badira eta elementu guztien errentamendua araubide juridiko bakarra duen kontratu batean gauzatzen bada.

Zehazkiago, etxebizitzaren errentamenduaren kontzeptutik kanpora gelditzen dira Hiri Errentamenduei buruzko Legeko 3. artikuluan aipatzen den etxebizitzarena ez bezalako erabilerarako errentamendu-kontratuen ondoriozko etekinak. Artikulu hori dela bide:

  1. “Etxebizitzarena ez bezalako erabilerarako errentamendua da eraikuntza bakarrean egonik aurreko artikuluan ezarritakoa ez bestelako lehentasunezko erabilera duen etxebizitzaren errentamendua.
  2. Bereziki, halakotzat joko dira denboraldika egin diren hiri-finken errentamenduak, udan zein beste edozein sasoitan, baita finkan industri, merkataritza, eskulangintza, lanbide, jolas, laguntza, kultura edo hezkuntzaren gaineko jarduera bat egiteko gauzatzen direnak ere, errentamenduak egiten dituzten pertsonak edozein direla ere”.
  • Sarrerak: higiezinen kapitalaren sarreretan ondoko kopuruak sartu behar dira: batetik, errentariak jasotzen duen errenta eta, bestetik, higiezinaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak.
  • Gastuak: Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da. Era berean, kengarritzat hartuko da, bakar-bakarrik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa gastuak ere. Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik.
  • Logela baten errentamendua: Etxebizitzaren arrendamentua bezala.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali